Mendia

Omenaldia egingo diote bihar Benantxio Iruretari, Aizarnan

Gaur 25 urte bete dira Benantxio Iruretak Yalung Kang-Mendebaldeko Kanchenjunga igo zuela

2013ko urriaren 11
00:00
Entzun
Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo hainbat mendizale saiatu dira Yalung Kang-Mendebaldeko Kanchenjungako gailurrera igotzen, baina orain arte bik baino ez dute lortu, eta horietako bat izan zen Benantxio Irureta, Josu Bereziartuarekin (Azpeitia, 1960) egindako espedizioan.

Data hori gogoan hartuta, Lagun Onak Azpeitiko mendi elkarteak omenaldia egingo dio mendizaleari Aizarnan, bihar, Yalung Kang handia zapaldu zueneko urteurrenaren biharamunean. 10:00etan Azpeitiko plazatik irten eta mendiz joango dira Aizarnara. Bazkalostean, Yalung Kang 88 emanaldia izango da han.

Benantxio Irureta Aizarnan jaio zen, 1953an, baina 34 urte egin zituen Azpeitian bizitzen. Mendizale sutsua zen, eta ondo ezagutzen zituen Himalaiako, Andeetako eta Alpeetako tontorrak. Joan den maiatzaren 4an hil zen Irureta, Aneto gailurrean (4804 m, Huesca), Mahoma pasagunetik gertu amilduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.