Gasteizko mendizale bat zendu da Asturiasen, harri batek buruan jo eta erorita
Caresko ibilaldia egiten ari zela, Gasteizko 38 urteko mendizale bat hil zen herenegun Asturiasen (Espainia). 15:24an abisu bat jaso zuten Asturiasko larrialdi zerbitzuek: harri batzuk erori ziren Colladines parean. Handik gutxira, beste abisu bat jaso zuten larrialdi zerbitzukoek. Deitzaileak azaldu zienez, ibilaldia egiten ari zen taldeko kide bat falta zen; abisua bidali zutenek uste zuten Colladinesen harri batek jo zuela buruan Gasteizko mendizalea eta, kolpearen ondorioz, ehun metro behera erori zela. Suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak joan ziren ezbeharra gertatu zen tokira. Baina ezin izan zuten mendizalea bere onera ekarri. Helikopteroz atera behar izan zuten gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu