Mendia

Eskoriatzan, Lakuntzan, Getxon, Eibarren eta Ereñotzun, lasterketa bana

Gabez Takarraran bihar gauean jokatuko da, 23:00etan: lasterkariek kopetako argiarekin egingo dute korrika

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Asteburua bete-betea dator mendi lasterketei dagokienez. Bost proba jokatuko dira asteburuan, haietako lau igandean, eta guztietan bereziena Eskoriatzan biharko antolatu duten Gabez Takarraran izango da. Izenarekin bat eginez, gauez jokatuko da lasterketa, 23:00etan. Lasterkariek ia 21 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, kopetako argia jantzita, eta ibilbidean Aitzorrotzera igoko dira.

Igandean jokatuko dira beste lau lasterketak: Ereñotzuko Mendi Lasterketa, Hernanin; Lakuntza-Aralar lasterketa, Lakuntzan; Kosta Trail, Getxon; eta Galdaramuñoko Igoera, Eibarko Urki auzoan. Ezaugarri eta luzera desberdineko lasterketak dira guztiak. Lakuntza-Aralar Euskal Kopako bigarren lasterketa izango da. Proba horien inguruko argibide eta xehetasun gehiago nahi duenarentzat: www.euskaltrail.com.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.