Urtxintxaren jokoa

1

Jokalari guztiak biribilean jarriko dira eskuak honela dituztela: eskuineko eskua gure eskuinean dagoen pertsonaren eskuaren gainean eta ezkerreko eskua gure ezkerraldean dagoen pertsonaren eskuaren azpian.

2

Abesten hastearekin batera, jokalari batek eskuineko eskuarekin bere ezkerraldean dagoen lagunaren eskuineko eskua joko du. Abestiaren erritmoa jarraituz, jokalari guztiek banan-banan ezkerraldean duten jokalarien eskua joko dute.

3

Azkeneko hitzaren (...DUZU) azkeneko silabara (-ZU) iristerakoan, jotzeko txanda egokitu zaion ezkerreko jokalaria eskuineko eskua kentzen saiatuko da. Eskuineko jokalaria, aldiz, ezkerreko jokalariaren eskua jotzen saiatuko da. Ezkerreko lagunak eskua garaiz kentzea lortzen badu, eskuinekoak musu eman beharko dio. Eskuineko lagunak ezkerrekoaren eskua joz gero, ezkerreko jokalariak musu emango dio.

ABESTIA

Urtxintxaren jokoa da
Ezkuta ezazu eskua
Bestela jotzen bazaitut
Muxu eman beharko duzu
Urtxintxaren jokoa da
Ezkuta ezazu eskua
Bestela jotzen bazaitut
Muxu eman beharko duzu

DATUAK

  • Partaide kopurua: Gutxienez 3 (hobe gehiago).
  • Adina: 6 urtetik aurrera.
  • Materiala: Ezer ez.
  • Espazioa: Edozein.
  • Iturria: Euskal jolasen bilduma II, Urtxintxa eskola.
top