Txango-txango

1

Zozketa jolas hau egin aurretik, parte hartuko duten guztien artean jolasteko ordena erabakiko da. Lehenengoa hasiko da harritxoa ezkutatzen.

2

Lehenengo jokalariak harritxoa esku batean ezkutatuko du eta bigarren lagunari bi eskuak itxita erakutsiko dizkio. Bitartean abestitxoaren lehen zatia abestuko dio:

Txango, txango, txango
Muxu bat emango?

3

Bigarren jolaskideak musu eman beharko dio abestiarekin jarraitzeko. Muxua eman ondoren, harritxoa duenak abestitxoaren bigarren zatia abestuko dio:

Non dago, non dago?
Ez dizut esango.

Esaldi hau esan eta gero, bigarren jolaskideak asmatu egin behar du zein eskutan ez dagoen harritxoa.

4

Bigarren jolaskideak harritxoa dagoen eskua aukeratzen badu, lehenengo jokalaria libratu egingo da eta bigarrenari emango dio harritxoa. Harritxoa dagoen eskua aukeratzen ez badu, berriz, libre geratuko da eta lehenengo jokalariak gordeko du berriro ere harritxoa eta hurrengo jolaskideari abestuko dio abestia.

5

Jolasa behin eta berriro errepikatuko da. Hau da, bigarren jokalariak jolastu ondoren, hirugarren jokalariari egokituko zaio harritxoa non ez dagoen asmatzea. Honen ondoren laugarrenari, eta horrela jokalari guztiak pasatu arte.

6

Zozketa jolas hau bukatzerakoan, harritxoa eskuartean duen lagunak hurrengo jolasari hasiera emango dio edo bete egin beharko du.

DATUAK

  • Partaide kopurua: gutxienez 2 (hobe gehiago).
  • Adina: 4 urtetik aurrera.
  • Materiala: harritxoa.
  • Espazioa: edozein.
top