Ping pong pilota
1
Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira barrura begira. Korroaren erdian, haur batek abestia abestuko du, salto egiten duen bitartean.
2
«Ukitzen bazaitut» esaldia abestuz esatean, erdiko haurrak biribilean dagoen jolaskide baten burua uki dezake. Ukitutako laguna zutik jarriko da, eta biak hasiko dira saltoka biribilaren erdian, abesten duten bitartean.
3
Gauza bera egiten da, lagun guztiak saltoka jarri arte. Abesti bakoitzean, erdian saltoka ari direnek lagun bana uki dezakete. Saltoka aritzean, ezin da beste saltokarien gorputza ukitu.
ABESTIA
Ni ping pong pilota naiz
eta salto salto salto
saltoka ari naiz
ukitzen bazaitut
salto egin (e)zazu
ukitzen bazaitut
salto egin (e)zazu
DATUAK
- Adina: 3 urtetik aurrera.
- Kopurua: Gutxienez, 3 —gehiago bada, hobe—.
- Materiala: Ezer ez.
- Iturria: Euskal jolasen bilduma (Urtxintxa).