Pin pan sua

1

Bi jolaskidek gomari helduko diote.

2

Ondoren, jolasaren leloa esaten duten bitartean, goma etengabe mugituko dute. Azken hitzekin batera, ahalik eta sare korapilatsuena osatu beharko dute, esku artean duten gomarekin. Horretarako, hankak, besoak, eta, oro har, gorputz guztia erabil dezakete.

3

Beste jolaskideek sarea pasatu beharko dute, goma ukitu gabe. Norbaitek goma ukitzen badu, hori jarriko da gomari eusten, eta berriro hasiko da jolasa.

ABESTIA

Pin pan sua
amonaren pikua

(edo)

Pin pan sua
aitonaren pikua

DATUAK

  • Adina: 6 urtetik aurrera.
  • Jokalari kopurua: gutxienez, hiru.
  • Materiala: goma elastikoa.
  • Iturria: Euskal Jolasen Bilduma (Urtxintxa).
top