Pi

1

Pi ezkutaketa jolas berezia da. Lehendabizi, zozketa egin behar da, betetzen nor geratuko den erabakitzeko. Egokitzen zaionak begiak itxiko ditu, eta besoak alboetara luzatu. Orduan, buruz zenbatzen hasiko da. 21etik hasi eta atzeraka zenbatuko du: «21, 20, 19...».

2

Halako batean, beste jokalari guztiek besoak ukituko dizkiote, eta ezkutatzera korrika abiatuko dira. Orduan, begiak ireki gabe, betetzen ari denak atzeraka zenbatzen jarraituko du, baina oraingo honetan ozen esango ditu zenbakiak, eta «pi» hitza gehituko die: «...pi 18, pi 17, pi 16...».

3

Zenbatzen bukatu ondoren («...pi 3, pi 2, pi 1, pi 0, pi A!»), gordeta dauden jokalariak aurkitu beharko ditu. Horretarako, dagoen tokitik hiru pauso besterik ezin ditu eman, eta bertatik ikusi beharko du ezkutatuta dagoen norbait. Baten bat ikusiz gero, «pi...» eta izena oihukatuko du («pi Lander!», adibidez). Eta berriro begiak itxiko ditu, eta zenbatzen hasiko da.

4

Ezkutatuta daudenak atera egingo dira, eta, besoak ukitu ondoren, gauza bera errepikatuko dute, baina aurreko txandan ikusia izan denak ezingo du parte hartu. Jolasa errepikatuko da, jokalari guztiak kanpoan gelditu arte.

DATUAK

  • Partaide Kopurua: gutxienez 3 (hobe gehiago).
  • Adina: 5 urtetik aurrera.
  • Materiala: ezer ez.
  • Espazioa: edozein.
top