Oinetako itsuak

1

Jolaskideak binaka jarriko dira. Bikote bakoitzeko kide bat «itsua» izango da, eta bestea, «itsuaurrekoa». Itsuaurrekoek itsuei zapi bana jarriko diete, begiak estaltzeko.

2

Itsuak jolastokiaren alde batean jarriko dira, eta itsuaurrekoak, berriz, beste aldean. Bien artean zortzi metroko tartea utziko da, gutxi gorabehera. Itsuaurrekoen papera egiten dutenek oinetakoak erantziko dituzte eta jolastokiaren erdian jarriko dituzte. Oinetako guztiek batera egon behar dute, nahaspilatuta.

3

Agindua emango da jolasari hasiera emateko. Jolasaren helburua itsuek bere bikotekidearen oinetakoak aurkitzea eta hari eramatea da. Horretarako itsuaurrekoak lagunduko dio aginduak emanez. Itsuaurrekoek ezin dute dauden tokitik mugitu. Ahotsa bakarrik erabil dezakete. Adibidez, itsuari aginduko diote: eskuinera, aurrera, ezkerrera, atzera...

4

Itsu guztiek bikotekideen oinetakoak lortu dituztenean, paperak aldatuko dira eta berriro hasieratik hasiko dute jolasa.

DATUAK

  • Partaide kopurua: gutxienez 4 (hobe gehiago).
  • Adina: 5 urtetik aurrera.
  • Materiala: jokalarien erdiek zapi bana izango dute.
  • Espazioa: nahiko toki zabala.
  • Iturria: Euskal jolasen bilduma II, Urtxintxa eskola.
top