Lurrikara
1
Jokalari guztiak hirunaka jarriko dira, bat izan ezik. Bi parez pare elkarri eskutik helduta, eta, hirugarrena, erdian. Erdikoa maizterra izango da, eta alboetakoak paretak.
2
Bakarrik dagoenak, tokia hartzeko, «ezkerreko pareta», «eskuineko pareta», «maizterra» edo «lurrikara» esan beharko du. Adierazten duenaren arabera, hirukoteak desegin egingo dira.
Ezkerreko pareta: ezkerreko pareta irudikatzen duten haur guztiak tokiz aldatuko dira.
Eskuineko pareta: eskuineko pareta irudikatzen duten haur guztiak tokiz aldatuko dira.
Maizterra: maizterra irudikatzen duten haur guztiak tokiz aldatuko dira.
Lurrikara: haur guztiak tokiz aldatuko dira.
3
Bakarrik dagoen jokalariak tokiz aldatzen ari diren unea aprobetxatu beharko du, hirukote bateko partaide bihurtzeko. Ondorioz, beste bat geratuko da bakarrik, eta horrek ere bere tokia aurkitzen saiatu beharko du.
DATUAK
- Adina: 5 urtetik aurrera.
- Kopurua: gutxienez, 7 jokalari; hobe, gehiago.
- Materiala: ezer ez.