Kasu, kasu!

1

Jokalari batek baloia hartuko du, eta gorantz botako du hitz hauek esanez: «Kasu, kasu!»; eta beste jokalari baten izena aipatu beharko du, adibidez, «Kasu, kasu, Martin». Orduan, aipatutako laguna, Martin gure adibidean, baloia lurrera erori aurretik hartzen saiatuko da, beste jokalari guztiek lasterka alde egiten duten bitartean. Baloia lurrera erori baino lehen hartzen badu, beste norbaiten izena esango du, eta baloia gora botako du, adibidez: «Kasu, kasu, Kattalin», eta jolasa errepikatuko da.

2

Martinek baloia lurrera erori ondoren hartuz gero, bertan geldituko da, eta «geldi!» oihukatuko du. Beste lagunak dauden tokian geratuko dira, eta Martinek baloia jaurti beharko du beste jokalariren bat jotzeko. Horretarako, hiru urrats egin ditzake. Beste jokalariak ezin izango dira dauden tokitik mugitu.

DATUAK

  • Partaide kopurua: gutxienez, 3.
  • Adina: 6 urtetik aurrera.
  • Materiala: Baloia.
  • Espazioa: Toki zabal bat.
  • Iturria: Euskal Jolasen Bilduma (Urtxintxa).
top