Kantauriko itsasoan

1

Bi lagunek sokari eragiten dioten bitartean, beste bat saltoka arituko da abestiak irauten duen bitartean.

«Kantauriko itsasoan olatuak goraka» = sokari behetik eragiten zaio.

«Itsasontzi bat irten da ur handien artean» = soka goraka ematen da.

2

«Hemendik hara» = soka goraka ematen, eskuinaldera mugituko dira sokari eragiten diotenak eta, haiekin batera, saltoka ari dena.

3

«Handik hona» = soka goraka ematen, ezkerrera mugituko dira sokari eragiten diotenak eta, haiekin batera, saltoka ari dena.

4

«Hemendik hara» = soka goraka ematen, eskuinaldera mugituko dira sokari eragiten diotenak eta, haiekin batera, saltoka ari dena.

5

«Handik hona» = soka goraka ematen, ezkerrera mugituko dira sokari eragiten diotenak eta, haiekin batera, saltoka ari dena.

DATUAK

  • Adina: 7 urtetik aurrera.
  • Kopurua: gutxienez 3.
  • Materiala: Soka.
  • Espazioa: Kalean jolasteko aproposa da, baina gela zabal batean ere egin daiteke, gela nahiko garaia bada.
top