Jendea ikusten dut

Bi taldekide gomaren barnean kokatuko dira, gomarekin X bat eginez. X horrek bi hutsune sortuko ditu: A hutsunea eta B hutsunea.

Beste taldekide batek, abestia abestu bitartean, goman zehar pasatu beharko du honako mugimendu hauek eginez:

Hutsunean:

1

Eskuineko hanka sartu, eta ondoren ezkerrekoa.

2

Ezkerreko hanka atera, eta ondoren eskuinekoa.

3

Hori egin ondoren, gomaren beste muturrera abiatuko da, eta gauza bera egingo du: eskuineko hanka sartu, eta ondoren ezkerrekoa.

4

Ezkerreko hanka atera, eta ondoren eskuinekoa.

5

Berriro hasierako tokira itzuliko da eta 1, 2, 3 eta 4 mugimenduak errepikatuko ditu abestia bukatu arte.

Mugimendu guztiak akatsik gabe eginez gero, abesti osoa berriro errepikatuko da, baina oraingo honetan goma gorago jarrita, hau da, bigarren posizioan: zangarretan. Pixkanaka-pixkanaka, goma gorago jarriz joango da.

ABESTIA

Jendea ikusten dut
hondartzan
neska-mutilak
eguzkia hartzen
pozik ibiltzen dira
ni bitartean bakarrik

DATUAK

  • Adina: 7 urtetik aurrera.
  • Kopurua: gutxienez 3.
  • Materiala: goma.
  • Espazioa: kalean egiteko aproposa da, baina gela zabal batean ere egin daiteke, gelak nahiko altuera badu.
  • Iturria: Euskal jolasen bilduma, Urtxintxa eskola.
top