Hilabeteak saltoka

1

Bi taldekidek sokari goraka eragiten dioten bitartean, besteek ilaran itxarongo dute. Abestiarekin batera banan-banan eta jarraian salto egin beharko
dute.

2

Hilabete bakoitza aipatzean, lagun bat sokan sartuko da, salto bat egingo du eta atera egingo da. Hurrengo hilabetearekin gauza bera egingo du ilaran haren hurrengo zegoenak: sokan sartu, salto bat egin eta sokatik atera. Horrela, hilabete guztiak aipatu arte.

3

Azkeneko hilabetearekin batera, salto egiten duenak saltoka jarraitu beharko du hilabete guztiak azkar-azkar aipatzen diren bitartean: urtarrila, otsaila... Sokari geroz eta azkarrago eragingo zaio, saltoka ari denak huts egin arte.

ABESTIA

Urtarrila
Otsaila
Martxoa
Apirila
Maiatza
Ekaina
Uztaila
Abuztua
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua
Urtarrila, otsaila...

DATUAK

  • Adina: 6 urtetik aurrera.
  • Kopurua: Gutxienez, 5 (hobe gehiago).
  • Materiala: Soka.
top