Harri, orri, ar

1

Beste jolas batean hasi aurretik erabil dezakegu, itsu nor izango den aukeratzeko. Bi lagun aurrez aurre jarriko dira, eta eskuak bizkar atzean gordeko dituzte. «Harri-orri-ar» batera esan ondoren, eskuak aurrealdean erakutsiko dituzte, hatzekin harria, papera (orria) edo artaziak (ar) irudikatuz:

  • harri = eskua itxita.
  • orri = hatz guztiak luzatuta.
  • ar = bi hatz luzatuta eta besteak bilduta.

2

Harriak artazia txikitzen du; artaziak papera mozten du, eta paperak harria biltzen du. Beraz, bakoitzak zer atera duen, horren arabera irabazi edo galdu egingo du, eta galtzailea itsu izango da hurrengo jolasean (ezkutaketa, harrapaketa...).

DATUAK

  • Kopurua: Bi lagun.
  • Adina: 4 urtetik aurrera.
  • Materiala: Ezer ez.
  • Tokia: Edozein.
top