Harri koskor batekin

1

Esku banatan harri koskor bat dutelarik, eta abestiaren erritmoari jarraituz, bi harriak elkar joarazi behar dituzte haurrek. Adibidez, honela: aurrean, hanka baten azpian, bestearen azpian, atzean eta berriro aurrean.

ABESTIA

(Haur jolasen abestiak II, hikhasi.com)

Harri-koskor batekin,
hor dabil Martin, tin, tin.
Jotzen ditu kax, kax, kax!
Bata bestearekin.
Bata bestearekin,
jotzen ditu kax, kax, kax!
Harri koskor batekin,
hor dabil Martin, tin, tin

DATUAK

  • Adina: 6 urtetik gora.
  • Kopurua: gutxienez 1 (hobe gehiago).
  • Materiala: bi harri koskor pertsona bakoitzak.
  • Espazioa: edozein.
top