Domino abanti
1
Jolaskide guztiek biribil bat egingo dute, zutik. Erdian lagun bat jarriko da, eta horrek esandako eta egindako guztia errepikatuko dute besteek. Erdikoak antzeztuko du abestiaren hitzek adierazten dutena:
Domino abanti:
Besoak aurrera luzatu, hatz lodia gora begira jarrita.
Domino prego:
Besoak jaso bularrera.
Burua gora:
Burua gora begira jarri.
Hankak okertu:
Belaunak okertu, oinak barrualdera geratzeko moduan.
Ipurdia kanpora:
Ipurdia atzeraka bota.
Begi bat itxi:
Begi bat itxi.
Mingaina atera:
Mingaina albo batera atera.
Aurrerantz mugitu:
Oinez aurrera joan.
Trikitixa, trikitixa, trikitixa, xa, xa:
Aurretik esandako guztia eginez, gorputza alde batera eta bestera kulunkatu.
ABESTIA
Domino abanti
Domino prego
Burua gora
Hankak okertu
Ipurdia kanpora
Begi bat itxi
Mingaina atera
Aurrerantz ibili
Trikitixa, trikitixa,
trikitixa, xa, xa
DATUAK
- Partaide kopurua: gutxienez, 2 (hobe gehiago).
- Espazioa: edozein.
- Iturria: Euskal Jolasen Bilduma (Urtxintxa).