Dantzari txikitxoa

1

Parez pare jarrita, bi ilara osatuko dituzte haurrek.

2

Bi ilaren artean, haur dantzaria ibiliko da aurrera eta atzera, denek abesten duten doinua dantzatzen.

3

Abestiak dioenean, beste haur bat aterako du erdira, eta biek dantzatzen jarraituko dute, abestia amaitu arte.

4

Bukatzean, lehenengoa ilarara itzuliko da, eta bigarrena dantzan hasiko da berriro.

ABESTIA

Dantzari txikitxo bat
kalean hor dabil.
Neskatxa ikusi du eta
dantzan nahi du egin,
dantzan nahi du egin.
Emaidazu eskua
tori nirea
hona hemen bestea
baita ere neurea.
Kalean hor dabiltza
biak elkarrekin.
Dantzari doaz eta
helduta eskutik,
helduta eskutik.

DATUAK

  • Partaide kopurua: gutxienez 5 (hobeto gehiago).
  • Espazioa: edozein.
  • Iturria: Euskal Jolasen Bilduma (Urtxintxa).
top