Barraskiloarena

1

Margotu barraskilo baten itxurako irudia lurrean, klarionaz edo makilaz; etxetxoetan zatitu behar da barraskiloaren irudia.

2

Jokalariak, txingoka, harria pasarazi behar du, etxetxoetatik barraskiloaren erdira iritsi arte.

3

Etxetxoen marraren bat ukituz gero, bere izena idatzi eta kanpora joan beharko du.

ABESTIA

Barraskiloaren jokora
jolasteko asmotan,
marraztuz hori lurrean
hasten gara saltoka.
Salto eta salto matxinsalto,
marrak zapaldu gabe,
bestela zuen izenak
idatziko dituzue

DATUAK

  • Partaide kopurua: gutxienez, 2.
  • Espazioa: kalea.
  • Iturria: Euskal Jolasen Bilduma (Urtxintxa).

top