Baloia hankapean

1

Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira barrura begira. Hankak zabaldu behar dituzte, elkarren oinak ukitzen dituztela. Horrela, zubi moduko bat osatuko da jolasaren partaide bakoitzaren hanken artean.

2

Jolasaren helburua baloia besteen hanken azpitik sartzea da, eta norberaren hanka azpitik baloia ez pasatzea. Baloia eskuekin soilik uki daiteke, ordea. Jolasa hasten denean baloia biribilaren erdira botako da, eta hurbilen duenak eskuarekin kolpe bat joko dio beste norbaiten hanka azpian «gola» sartzeko.

3

Norbaiti gola sartuz gero, buelta erdia eman beharko du horrek. Hau da, hortik aurrera jolasa biribilaren kanpoaldera begira egingo du. Lagun berari beste gol bat sartuz gero, zutitu egin beharko du, eta jolasa bukatu arte besoak gurutzatuta edukiko ditu; gainera, hortik aurrera ezingo du baloia eskuekin ukitu. Hala ere, hankekin zubia egiten jarraituko du. Jokalari batek baloia zutik dagoen jokalari baten hanka azpitik sartzen badu, bere buruari gola sartzea bezala izango da. Beraz, jolaskideek saiatu behar dute besteei gola sartzen, baina zutik daudenei gola sartu gabe.

4

Jolasa bukatuko da jokalari guztiak, bat izan ezik, besoak gurutzatuta zutik geratzen direnean.

DATUAK

  • Adina: 6 urtetik gora.
  • Kopurua: gutxienez 3 (hobe gehiago).
  • Materiala:Baloia.
  • Espazioa: Nahiko zabala.
top