Baketue tuetapa
1
Animazio eta antzezpen jolas honetan, lagun batek gidari lana egingo du. Abestiarekin batera, hondartza egun bateko bidaia antzeztuko dugu. Horretarako, gidariak azalpenak eman beharko ditu, eta beste guztiek hark emandako azalpenak bete beharko dituzte.
2
Abestiaren zati bakoitzak mugimendu jakina du:
Baketue tue papa baketue
tue pa, baketue tue papa
baketue tue pa:
Hondartzara joateko motxilan behar ditugun gauzak sartzen ditugula antzeztuko dugu. Horretarako, gorputza alde batera eta bestera mugituko dugu, eta eskuak gora eta behera astinduko ditugu gerri parean.
Tutue tutue papa
tutue tutue pa,
tutue tutue papa
tutue tutue pa:
Itsasoan bainatu ondoren, lehortu egin behar dugu. Besoak altxatuko ditugu, eta alde batera eta bestera mugituko ditugu.
Iene iene iene ie!
Iene iene iene ie!
Iene iene iene ie!
Iene iene iene ie!:
Eguzkia hartzeko krema eman beharko dugu. Eskuineko besoa luzatuko dugu, eta ezkerreko eskuarekin behatzetatik hasita sorbaldaraino krema emateko keinua egingo dugu. Ondoren, gauza bera errepikatuko dugu ezkerreko besoarekin.
3
Abestia behin eta berriro errepika daiteke, gidaria eta, nahi izanez gero, gaia eta mugimenduak aldatuz. Kanon moduan ere kanta daiteke.
DATUAK
- Partaide kopurua: gutxienez, hiru (gehiago, hobe).
- Espazioa: edozein.
- Iturria: Euskal Jolasen Bilduma (Urtxintxa).