Aulkiarena

1

Osatu borobil bat aulkiekin. Jokalari baino aulki bat gutxiagoz osatu behar da borobila. Eserlekuak haurrak dauden aldera begira jarri behar dira.

2

Abestia kantatzen hasi, eta aulkien inguruan hasi behar dute jokalariek bueltaka, korrika ala dantzan, harik eta jokoaren «arduradunak» geratzeko zeinua egiten duen arte. Txaloa, txistua eta bestelakoren bat izan daiteke geratzeko keinua.

3

Orduan, eserleku batean eseri behar dute jokalariek. Lekua aurkitzen ez duena kanporatua izango da.

4

Aulki bat kendu, eta lehengo eran jarraitu behar da kantatuz eta kanporatuz, jokalari bakarra geratu arte.

ABESTIA

Saltoka eta brinkoka korro korroan (bira-biraka),
den-denak gabiltza aulkien ondoan.
Lalara, lalara...
Musika pozgarri hau isiltzen bada,
eseri behar duzu aulkitxo batean.
Lalara, lalara...
Guztiok aulkietan esertzean,
nor geldituko da jokotik kanpora.
Lalara, lalara...

DATUAK

  • Partaide kopurua: gutxienez, 3 (hobeto gehiago).
  • Espazioa: kalerako aproposa da; gela zabal batean ere egin daiteke.
  • Iturria: Euskal Jolasen Bilduma (Urtxintxa).
top