Atso itsuaren etxean

1

Jolasa hasteko, itsua nor izango den aukeratu behar da. Hau da, zotz egin, eta begiak nori estaliko zaizkion erabakiko da. Itsuaren begiak zapi edo txapel batekin tapatu ondoren, hark besoak aurrealdera luzatuko ditu, eta gainontzeko jolaskideek hatz banatatik helduko diote.

2

Jolaskide guztiak hatz batetik helduta daudela, bi aldiz kantatuko diote itsuaren abestiaren lehen zatia: «Atso itsuaren etxean, atso itsuaren etxean...». Itsuak, berriz, abestiaren bigarren zatiarekin erantzungo die: «Untxi ahotsa entzun zen!». ltsuak azkeneko hitza aipatzean (zen), partaide guztiek hatzak askatuko dizkiote, eta korrika alde egingo dute.

3

Beste guztiak korrika abiatzen direnean, itsuak hitz hauek oihukatuko ditu, ahalik eta azkarrena: «Bat, bi, hiru, lau, geldi!». Azkeneko hitza esatean, (geldi), korrika ari direnek dauden tokian gelditu behar dute.

4

Denak gelditu ondoren, itsuak jolaskide jakin baten ahotsa entzun nahi duela esango du. Adibidez: «Entzun nahi dut... Intzaren ahotsa». 0rduan, Intzak dagoen tokitik erantzun beharko du: «Hemen nago». Horrek lagunduko dio itsuari Intza non dagoen sumatzen. Beraz, itsua Intzaren ahotsa entzun duen tokirantz joango da, eta lntza harrapatzen saiatuko da. Intza ezingo da zegoen tokitik mugitu, ezta gainerako jolaskideak ere.

5

Harrapatzen duen laguna Intza bada, hurrengo txandan lntza izango da itsua. Intza harrapatzen ez badu, berriz, jolasa hasieratik errepikatuko dute, itsua aldatu gabe.

ABESTIA

Atso itsuaren etxean,
atso itsuaren etxean,
untxi ahotsa
entzun zen.

DATUAK

  • Partaide kopurua: gutxienez 3 (hobe gehiago).
  • Adina: 4 urtetik aurrera.
  • Materiala: Zapia.
  • Espazioa: Toki zabal bat, baina mugatua.
top