
Asmazak, asmazan

1
Oraingo honetan gipuzkeraz, bizkaieraz eta lapurteraz abesten da.
2
Esku bat atzean ezkutatzen da, eta nahi diren hainbat hatz aukeratu behar dira.
3
Abesten hasi eta «hementxe zenbat hatz dira?» esatean, jokalari bakoitzak eskuak erakusterakoan azalduko diren hatz kopuru osoaren zenbakia bota behar du.
4
Ondoren eskuak denen aurrera ekarri eta zenbatu egiten dira. Asmatu duen inor balego, huraxe da irabazle.
ABESTIA
(Haur jolasen abestiak, hikhasi.eus)
Gipuzkeraz:
Asmazak, asmazan,
Donostiako plazan,
hiru atso omen dira,
hemen zenbat behatz dira?
Bizkaieraz:
Asmazak, asmazan,
Iurretako plazan,
hiru atso omen dira,
hementxe zenbat hatz dira?
Lapurteraz:
Asmazak, asmazan,
Baionako plazan,
hiru atso omen dira,
hemen zenbat eri dira?
DATUAK
- Partaide kopurua: gGutxienez 2.
- Adina: 4 urtetik aurrera.
- Materiala: ezer ez.
- Espazioa: edozein.