Armiarma sarea

1

Jokalari bat armiarma izango da, eta beste guztiak bere sarean harrapatu beharko ditu. Horretarako, jolas eremu bat zehaztuko da, eta eremu horren alde batean armiarma kokatuko da, eta beste aldean beste jolaskide guztiak. Horiek, armiarma aurrera mugitzen hasten denean, beste muturrera iritsi behar dute.

2

Bide horretan armiarmak norbait ukitzen badu, ukitutako tokian geratu beharko du ukituak armiarma sarea osatzen.

3

Armiarma beste aldera iritsitakoan berriro errepikatuko da jolasa, baina aurkako noranzkoan. Harrapatutako jokalariekin armiarma sarea osatuz joango da.

4

Sarea osatzen duten laguntzaileek, armiarmak bezala, aske dauden jokalariak ukitzen saiatu beharko dute, laguntzaile kopurua handituz joan dadin, baina ezingo dira dauden tokitik mugitu. Jolasak aurrera egingo du, haur guztiek armiarma sarea osatu arte.

DATUAK

  • Adina: 5 urtetik hasita.
  • Jokalari kopurua: gutxienez, lau (hobe gehiago).
  • Materiala: ezer ez.
  • Espazioa: edozein.
  • Iturria: Euskal Jolasen Bilduma (Urtxintxa).

top