
Anakonda

1
Jolaskide denak ilaran jartzen dira bata bestearen atzean, aurrekoari gerritik edo sorbaldatik helduta.
2
Lehenengo dagoena biribila egiten hasten da, eta gero eta biribil txikiagoa osatzen saiatzen da. Ibiltzen ari diren bitartean abestia kantatzen dute.
3
Jolasa gehiago biribildu ezin direnean bukatuko da. Bestela, berriro biribila handitzen hasi eta hasierako egoerara itzultzen direnean buka daiteke.
ABESTIA
Anakonda suge bat da,
biltzen dena mantso-mantso,
harekin bilduz gero,
bihurtzen gara ero-ero.
DATUAK
- Adina: 2 urtetik gora.
- Kopurua: gutxienez, 3 jokalari; hobe gehiago.