
Aideketan

1
Harrapaketa jolas honetan, taldekide bat harrapatzaile arituko da, eta beste jokalari guztiak harrapatu beharko ditu. Horretarako, oso garrantzitsua da jolas eremuaren mugak aurretik ondo zehaztea.
2
Geratzen denak norbait harrapatuz gero, harrapatua harrapatzailea bihurtuko da. Ez harrapatua izateko modu bat dago: jolas gunean dagoen toki baten gainera igotzea: banku bat, harri handi bat, enbor bat...
DATUAK
- Adina: 3 urtetik aurrera.
- Kopurua: Gutxienez, 3; hobe, gehiago.
- Materiala: Ezer ez.
- Espazioa: Edozein.