Zenbat urte dituzu?

Zenbat urte dituzu?? Hartu halako eskukada bat, eta jarri bata bestearen atzean, ilara luuuuuuze-luuuuuuze bat osatuz, noraino heltzen da bide irri-bihurri ederra? Eta zenbat abentura bidean barrena? Horixe da ederrena!

Porrotxi ilea urdindu zaio! Euskaraz horrela deitzen zaio buruko ileak zuritzen hasteari. Ziur zure inguruan ere ezagutzen duzula ile-urdin ugari…

– Izan ere, ileari kolorea ematen dioten zeluletako batzuk apurka-apurka hil egiten dira zahartzen garenean, eta koloretako margoa sortzeari uzten diote.

Pirritxek bi ume izan ditu! Bi umez erditu zen, baina ez erdibitu! Pupu eta Lore ezagutzen dituzu?

– Batzuetan, erditu ostean, ile gehiago galtzen da. Izan ere, ilea sortzen duten zelulek deskantsu bat hartzen dute, eta bolada batez ez da ile berririk hazten.

Marimototsi mototsak erori zitzaizkion! Eta ez ebaki zituelako… Minbizia izan zuenean sendatu ahal izateko eman zizkioten botikek eraginda baizik.

– Asko hazten diren zelulei eragiten diete batez ere botika horiek. Eta halakoak dira minbizi zelulak, baina baita ilea sortzen dutenak ere.


top