Yoga mudra

Yogaren sinboloa da. Umiltasunez, bizitzaren prozesuko zati txiki bat zarela jabetzen zarenean, haren argia eta indarra zeureganatu zenitzake.

Testua: Yoke yoga klasikoko elkartea

1. Eseri hankak gurutzatuta dituzula, eta atzealdetik eskuineko eskuarekin heldu ezkerreko eskumuturrari.

Gora begiratuz, eta biriketan airea ondo sar dadin, eraman sorbaldak atzealdera.


2. Jiratu bizkarra eskuin aldera, eta, arnasa botaz, bizkarrezurra eta sorbaldak tolestuz joango zara, burua eskuineko belaun aldera inguratuz.


3. Arnasa hartuz itzuliko zara berriro hasierako posiziora. Ondoren, jiratu bizkarra ezkerraldera, eta, arnasa botaz, eraman berriro burua aurrealdera bizkarra eta sorbaldak tolestuz, eta inguratu burua ezkerreko belaun aldera.


4. Arnasa hartuz, oso poliki itzuli berriro lehengo posiziora. Arnasa botaz, poliki-poliki burua aurrealdera eramango duzu berriro ere, bizkarrezurra eta sorbaldak tolestuta, lurra ukitu nahian.

Eutsi postura horri minutu batez, saihetsak albora mugituz. Postura desegiteko garaian, kontuan izan oso poliki igo behar dituzula burua eta bizkarra.


Hiru aldiz errepikatu jarrera alde bakoitzera, eta erdian mantendu postura minutu batez. Bukatzeko, eseritako jarrera berean mantendu begiak itxita dituzula, eta behatu horrek sortu dizkizun sentsazio eta sentipenak.

top