Tratak

Gaur, orekatuago, kontzentratuago eta lasaiago sentiaraziko gaituen jarrera bat aurkeztuko dizuet. Hasi aurretik, kontuan izan ohar hauek:

Ariketa hauek lantzeko, betaurrekoak edo ukipen lenteak kendu behar ditugu.

Begiak puntu jakin batean kokatzen ditugunean, ez behartu, utzi muskuluak lasai.

Jarraian egingo ditugun ariketak 4 edo 5 aldiz errepikatuko ditugu.

Jarri eroso, eta has gaitezen!

Begirada sudurrean: Esku bateko hatz lodia sudur puntan jarriko dugu. Finkatu zure begiak azazkalean, eta ariketa osoan bertan mantendu. Hatza sudurretik poliki-poliki aldenduz joan, eta berriro sudur puntara gerturako dugu. Zure begiradak inoiz ez du galdu behar hatzaren azazkala.

Bi bekainen artean: Azazkala kopetaren parean jarriko dugu, eskua behera begira dugula. Poliki-poliki, hatza bi bekainen artera gerturatuko dugu, eta modu berean aldendu, burua mugitu gabe eta begirada beti azazkalean mantenduz.

Eskuineko besaburuan: Jarri eskua zure aurrean, begien parean, eta finkatu begirada hatz lodiko azazkalean. Poliki-poliki, hatza eskuineko besabururaino eramango dugu, begirada azazkalean mantenduz, baina burua mugitu gabe. Poliki-poliki, begien parera ekarriko dugu bueltan. Zure begiradak inoiz ez du galdu behar hatzaren azazkala.

Ezkerreko besaburuan: Aurreko ariketan egin dugun gauza bera egingo dugu ezkerreko besabururaino.

Ariketa hauen ondoren, komeni da begiak erlaxatzea. Horretarako, igurtzi eskuak beroa sentitu arte. Eskuak bero daudenean begien gainean jarri, estutu gabe. Sortzen den beroak begiak lasaitzen laguntzen du.

Egunero egin daiteke goizean, edo begietako nekea sentitzean.

TESTUA: YOKE YOGA KLASIKO ELKARTEA

top