

Gaur, Paryankasana izeneko jarrera etzana aurkeztuko dizuet. Jarrera horretan ohean etzanda zaudenean bezain eroso egoten bazara, zure barrualdean duen eragina sentituko duzu.
1
Belauniko jarrita, belaunak bata bestearen kontra dituzula, elkartu oinetako behatz lodiak orpoak kanpo aldera zabalduz, eta eseri bi oinen artean sortzen den triangeluaren gainean.
2
Belaunak elkarren kontra dituzula, zabaldu hankak pixka bat, ipurmasailen parean, lurraren gainean eseri ahal izateko.
3
Ukondoekin lagunduta, etzan zaitez lurrean.
4
Mantendu belaunburuak elkarren kontra. Burua, lepoa eta bizkar osoa ongi luzatu, eta saiatu bizkar osoa lurraren kontra izaten. Gurutzatu hatzak bata bestearekin, eta jarri diafragmaren gainean edo garondoaren azpian.
5
Sabeletik arnasa hartuz eta botaz, eutsi jarrera horri bi minutuz. Jarrera desegiteko, egin pauso berberak atzetik aurrera.