Malasana jarrera

Gorputz osoa luzatzeko jarrera egokienetako bat aurkeztuko dizuet gaurkoan. Mugimendua natural bihurtzen dugunean, esfortzua eten eta arintasuna eta askatasuna antzematen dira.

  1. Zutik jarri, jarrera eroso eta egonkor batean.
  2. Orain, zabaldu hankak aldakaren zabalera baino pixka bat gehiago, oin puntak apur bat kanpora begira dituzula. Elkartu eskuak, eta eraman bularraren erdira. Arnasa hartuz, zuzendu bizkarrezurra.
  3. Arnasa botaz eta erlaxatuta, jaitsi gorputza eseri nahi bazenu bezala, ukondoak belaunen barruan dituzula.
  4. Arnasa hartuz eta bizkarra zuzen edukiz, altxatu poliki-poliki, zutik geratu arte.

Jarrera hau hiru aldiz errepikatu dezakezu.

TESTUA: YOKE Yoga Klasiko Elkartea

top