Gaurkoan, saihets artean ditugun muskuluak indartzeko eta hobetzeko, saihets arnasketa aurkeztuko dizuet. Era honetako arnasketaren bidez, biriken erdialdera eramango dugu airea, aldi berean, odola hobeto garbituz, oxigenatuz, eta adimena ere lasaitzen lagunduko digu. Onura horiek sentitu nahi dituzu? Has gaitezen!
1
Zutik edo eserita zaudela, bizkarrezurra zuzen duzula, itxi begiak, eta orekatu postura. Sentitu nolakoa den zure arnaskera.
2
Jar itzazu eskuak saihetsen alde bietan, bularraren albo banatan.
3
Hartu orain arnasa, poliki-poliki, eta saiatu zaitez airea saihetsen aldera eramaten. Arnasa hartzen duzunean eta bularra zabalduz doakizun neurrian, eskuak saihets gainean elkarrengandik urruntzen ari direla sentituko duzu.
4
Bota orain arnasa sudurretik, poliki-poliki, eta sentitu esku biak nola gerturatzen diren berriro.
5
Arreta guztia eskuen mugimenduan jarrita, errepikatu 15-20 aldiz.
TESTUA: YOKE YOGA KLASIKO ELKARTEA