Non bukatzen da zerua?

Zientzialariak galdera horri erantzun nahian lan eta lan ari badira ere, oraindik ez dakite non dauden zeruaren mugak. Haien ustez, baliteke ez izatea mugarik; hau da, mugagabea izatea. Edo, beste era batera esanda, infinitua. Alegia… ez da inon bukatzen!

Mugagabea den arren, baditu mugarriak. Lehenengoa, Ilargia. Etxeen edo mendien gainetik ateratzen ikusten badugu, badirudi bertan dagoela. Baina oso urruti dago: orain espaziontzi bat hartuz gero, gutxi gorabehera, hiru egun beharko zenituzke Ilargira iristeko.

Ilargia baino urrunago dago hurrengo geltokia, Marte. Oraintxe bertan, modan dago planeta hori: Estatu Batuek, Europak eta Txinak ontziak dituzte han, eta besteak beste, hango haize ufadak grabatzea lortu dute. Entzun nahi duzu? Igo bolumena!

Hala ere, Marteko misio garrantzitsuena hau da: planeta hartan inoiz bizidunik egon ote den jakitea. Zuk zer uste duzu?

top