Navasana edo itsasontziaren jarrera

Navasana, itsasontziaren jarrera izenez ere ezaguna dena, indarra eta oreka lantzen dituen asana edo yogako jarrera bat da. Arreta eta kontzentrazioa hobetzeko ere balio du.

  1. Hankak luzatuta, eseri bizkarra zuzen eta bularra zabalik duzula. Jar itzazu eskuak zabalik lurraren kontra, gorputzaren alde banatan, eta eutsi jarrera horri.
  2. Tolestu itzazu belaunak eta eutsi hankei eskuen laguntzarekin.
  3. Joan zaitez orain hankak altxatuz, besoak sorbaldaren parean luze eta hatzak aurrera begira dituzula.
  4. Jarrera egonkortu duzula sentitzen duzunean, luzatu hankak eta gelditu itsasontziaren jarreran. Ondoren, jaitsi itzazu besoak eta hankak, eta hasierako jarrera itzuli.

Testua: Yoke yoga klasikoko elkartea

top