Natur paisaia bat sortu

Naturako elementuak erabiliz egin daiteke gaur aurkeztuko dizuegun eskulana. Aproposa da bai etxe giroan eta bai lagunartean egiteko. Parkera egindako txango batean jaso ditzakegun elementuak erabiliko ditugu natur paisaia bat sortzeko, eta kartoia eta zeloa ere baliatuko ditugu. Astindu irudimena eta aurrera!

MATERIALAK

  • Hostoak.
  • Naturako objektuak.
  • Guraizeak.
  • Kartoia.
  • Zeloa.

ESKULANA

1. Batu hostoak eta naturako elementuak. Gero, prestatu kartoia paisaia sortzeko.

2. Moztu erabakitako forma, eta itsatsi zeloa kontrako aldetik.

3. Osatu paisaia naturako elementuekin. Jolasa hasi da!

4. Ea zuek zer asmatzen duzuen: guk zuhaitzak osatu ditugu.

ESKULANA: TXATXILIPURDI ELKARTEA

top