

Naturako elementuekin sorturiko eskulan bat proposatuko dizuegu gaur! Itsas maskorrekin egingo dugu. Hondartzara goazenean lor ditzakegun elementuak erabiliko ditugu: maskorrak, txirlak, harriak… Mahai gainean utziko ditugu, eta irudimena martxan jarri. Saguak, igelak, armiarmak, arrainak, jolasak, pertsonak… sor daitezke! Zuek nahi duzun hori sortzeko aukera duzue.
MATERIALA
- Oskolak.
- Maskorrak.
- Txirlak eta harriak.
- Pistolako kola.
- Margoak.
ESKULANA
1. Hondartzara egindako txangoak baliatu materiala biltzeko.
2. Materiala txukun pilatu mahai gainean… eta sortu!
3. Maskorrak margotu (aukeran).
4. Itsatsi bata bestearekin, maskorrei bizitza emateko.
TXATXILIPURDI ELKARTEA