Lepokoak egur xaflekin

Gaur, egur zatitxoekin sortuko dugun eskulan bat proposatuko dizuegu, Txatxilipurdi elkartearen bidez. Aurrez ere erabili izan ditugu egurrezko xaflak eskulanak egiteko. Sormenerako elementu aproposak direla uste dugu, aukera asko eskaintzen dizkigute eta. Guk lepoko bat egin dugu. Ea zuek zer asmatzen duzuen! Aurrera!

MATERIALAK

  • Egurrezko xaflak (aurrez eginak genituen).
  • Errotuladoreak.
  • Txirlak eta harriak.
  • Soka.
  • Zulagailua.

ESKULANA

1. Egurrezko xaflei zuloa egin diegu.

2. Xaflak apaindu ditugu. Guk errotuladoreak erabili ditugu.

3. Beste elementu batzuk ere apaindu ditugu. Guk zuhaitz azal batzuk erabili ditugu, ea zuek!

4. Soka pasatu dugu aurrez egindako zulotik. Eta listo!

top