Lepoko mugimenduek lasaiak eta erosoak izan behar dute. Mugimendu bakoitza arnasketarekin koordinatu beharko duzu
- Jarrera eroso batean eserita, hartu arnasa, eta, arnasa botaz, burua aurreraka tolestuko duzu, baina behartu gabe. Arnasa hartuz, hasierako jarrerara itzuliko zara. Arnasa botaz, atzeraka tolestatuko duzu burua eta, arnasa hartuz, hasierako jarrerara itzuliko zara.
- Lehendabiziko ariketan hartu duzun arnasketa erritmo berean, burua aldamenera tolestatuko duzu arnasa botaz, alde batera eta bestera txandaka. Orain, belarriarekin alde bereko besaburua ukitzen saiatuko zara, erdian arnasa hartu eta airea botatzen duzun bitartean. Mugitu alde bietara txandaka, besaburuak erlaxatuta dituzula.
- Arnasketa erritmo berari eutsiz, burua alde batera jiratuko duzu atzealdea ikusteko, arnasa botaz. Arnasa hartuz, erdira ekarri eta beste aldera jiratuko duzu.
- Eraman ezazu burua aurrealdera. Imajina ezazu arkatz bat duzula kokotsean eta zirkulu erdi bat marraztu behar duzula paparrean. Arnasa hartuz, eraman kokotsa alde batera, eta arnasa botaz, jiratu beste aldera. Mugimendua gelditu gabe egin behar da, alde batera arnasa hartuz eta beste aldera arnasa botaz. Aurreko ariketa errepikatuko duzu, zirkulu erdia edo ilargi erdia bizkarrean marraztuz. Imajinatu garondoan duzula arkatza.
- Errepika ezazu jarrera hori bost aldiz.
Testua: Yoke yoga klasikoko elkartea.