Jolaserako etxetxoa

Gaur, kartoia eta naturako elementuak erabiliz jolaserako «munduak» sortzeko adibide bat aurkeztuko dizuet. Etxeak, gazteluak, kobazuloak, «base sekretuak»… edozer sortzeko aukera izango duzue. Naturagune batean bildutako egurrak eta etxean pilatutako kartoia erabili ditugu etxe txiki bat egiteko; ea zer asmatzen duzuen zuek, aurrera!

MATERIALA

  • Makilak
  • Kola beroa
  • Kartoiak
  • Guraizeak
  • Zerra

ESKULANA

  1. Naturagune batera joan, eta bildu beharrezko izango ditugun elementuak.
  2. Zenbat kartoi xafla behar diren kalkulatu, eta moztu.
  3. Etxea egiteko zutabeak zerraz moztu. Gurasoei laguntza eskatu!
  4. Zenbat kartoi xafla behar diren kalkulatu, eta moztu.
  5. Goiko solairua eraiki eta eskailera polit bat gehitu.


top