Gaurkoan, basoan txangoan aurkitu ditzakegun materialekin eginiko eskulana aurkeztuko dizuet. Hainbat formatako ispiluak hartu eta natur elementuz apainduko ditugu! Ea zuek nolakoa egiten duzuen!
MATERIALA
- Basoan batutako makilak.
- Kola beroa.
- Ispilu txikiak.
- Guraizeak.
- Kartoia.
ESKULANA
1. Basora joan eta lurreko adarrak hartu. Gero, egurrik egokienak aukeratu.
2. Ispilua kartoi (edo egur xafla bat izan daiteke) batean itsatsi.
3. Ispiluaren bueltan egur zati txikiak itsasten joan, nahi duzuen itxura emanez.
4. Ispiluaren atzealdean ere itsatsi daitezke egurrak. Eguzki izpiak egin nahi izan ditugu.
ESKULANA: TXATXILIPURDI ELKARTEA.