Hartza egin kartoiarekin

Gaurkoan, etxe giroan kartoiarekin egin dezakegun eskulan bat aurkezten dizuet. Astean zehar pilatzen eta botatzen ditugun paper eta kartoien artean aukeraketa egin, txukun dagoen bat aukeratu, eta hura sortzeko erabiltzea da proposamena. Kartoizko hartz bat egitea proposatzen dizuet oraingoan. Goazen ba!

MATERIALA

  • Guraizeak
  • Kola
  • Kartoiak
  • Kartulina

ESKULANA

  1. Kartoi zatiak aukeratu, eta beharrezko dugun materiala pilatu.
  2. Hartza sortzeko zatiak moztu.
  3. Hartz itxura emateko, sudurrak belarriak eta begiak irudikatu.
  4. Gure gustuko hartza osatu dugunean, dena itsatsi, eta... tatxan!


top