Etzanda luzatuz

Bizkarra jiratuz, orno hezurrak berregokitzen ditugu.

  1. Buruz gora etzan, oinak elkartu, eta besoak atzealdera eramango ditugu, luze, gorputza makila bat balitz bezala.
  2. Arnasa hartuz, luzatu besoak, bizkarra eta zangoak, eskuekin eta oinekin espazioan luzatzea lortu arte.
  3. Arnasa boteaz, besoak jaitsi gabe, gorputzeko gihar guztiak laxatuko ditugu.
  4. Ariketa bakoitzean, arnasaz lagunduta, makila luzatu eta txikitzen dela irudikatuko dugu.

Jarrera hau bost aldiz errepika genezake.

Testua: Yoke yoga klasikoko elkartea.

top