Dadrasana, erlaxazio jarrera

Gaurkoan, beste erlaxazio jarrera bat aurkeztuko dizuet; arnasaren mugimendua errazten du, eta atseden handia sortzen: eman ditzagun pauso hauek, eta erlaxa gaitezen!

1

Etzan zaitez buruz gora lurraren gainean, erabateko babesa emango dizu eta , utzi konfiantza osoz gorputzaren pisu guztia lurraren gainean.

2

Jiratu ezazu gorputza eskuinaldera. Eskuineko besoa atzeraka tolestu gorputzaren lerro berean, eta jar ezazu haren gainean buruaren goialdea. Luza itzazu hankak, eta tolestu ezkerrekoa, oina eskuineko hankaren kontra jarriz eta belauna lurraren kontra, oreka mantenduz.

3

Lurrean duzun besoa burko gisa erabiliz, mantendu jarrera. Ezkerreko besoa izterraren gainean egokitu. Ezkerreko hanka tolestua duzun bitartean, eskuinekoa luzatuta mantenduko duzu. Begiak itxi, eta lasaitu.

4

Gorputza eroso duzula sentitzen duzunean, has zaitez gorputzeko atal guztiei mentalki agintzen askatu eta lasaitu daitezela . arnaskera lasaiaren bidez, gozatu atsedenaldiaz.

Jarrera honetan egon 5-10 minutuan.

TESTUA: YOKE YOGA KLASIKOKO ELKARTEA

top