Behi buruaren jarrera

Kaosaren erdian lasai dagoen behi sakratuaren antzera, jarrera honek bakea sortuko dizu barruan.

Testua: Yoke Yoga klasiko elkartea.

1. Eser zaitez hankak erabat luzatuta. Arnasa hartuz, altxatu bi eskuak sorbalden parera, begirada aurrean mantenduz.

2. Tolestu ezazu ezkerreko hanka eskuinekoaren azpitik. Belaunburua eskuinekoaren azpitik jarri, eta orpoa eskuineko aldakatik gertu. Orain, tolestu ezazu eskuineko hanka modu berean ezkerrekoaren gainetik.


3. Pasa ezazu eskuineko besoa buruaren gainetik atzealdera.


4. Tolestu ezazu ezkerreko besoa behealdetik atzealdera, bi eskuak elkartuz. Burua tente eduki, eta begirada aurrez aurre finkatu.


Eroso sentitzen zaren bitartean mantendu postura, minutu bat baino gehiago luzatu gabe. 

Hasierako posturara itzuli, eta errepikatu jarrera alderantzizko hankarekin eta eskuarekin.

top