Burhinus oedicnemus
Testua: Oñatiko natur eskola.
Berrogei zentimetroko hegaztia da. Begi handi eta horiak ditu, moko sendoa eta hanka indartsuak. Lumajea arrea da, eta hegoetan bi marra zuri ditu. Buztana, ostera, zurixka da, eta marra ilunak ditu.
Zer jaten du? Egunez kamuflatuta egoten da, erabat geldirik. Gauez eta egunsentian mugitzen da, eta batez ere intsektujalea da; matxinsaltoak, kakalardoak, inurriak eta abar jaten ditu.
Nola ugaltzen da? Apiriletik uztailera bitartean ugaltzen da. Lurrean egiten du habia, eta errunaldian 1-2 arrautza jartzen ditu. Inkubazioak 25 egun irauten du. Jaio ostean, habia utzi eta 36-42 egun behar izaten ditu heltzeko.
Non bizi da? Euskal Herrian, Araban eta Nafarroan bizi da, landaretza apaleko eremu lauetan. Laborantza lurrak, txilardiak, larreak eta estepa lehorrak ditu gustuko, batik bat, baso misto hostogalkorrak, ertzak eta sastrakadiak. Egunekoa eta eguzkizalea da, baina, 32 gradutik gora izanez gero, babesleku freskoetan ezkutatzen da.
Iraupena. Europan gutxituz doa atalarraren populazioa. Arrisku nagusiak nekazaritza inguruneko aldaketak eta ehiza dira. Behar beharrezkoa da ingurune irekiak zaintzea, eta baita nekazaritzan ingurumena errespetatuz jardutea ere.
DATUAK
- Gorputza astinduz eta mokoarekin talka eginez erakartzen du bikotekidea.
- Udaberrian eta udan kantu nabarmena du: «kur-li-liii».
- Hegan egitea ez zaio gustatzen, oso lehortarra da eta lurrean bizkor mugitzen da.