Apoarmatu istizalea

Narrasti honen oskola iluna, marroia edo beltza da, eta marratxo horiak ditu. Helduen oskolaren azpialdea grisa edo horixka da. Gazteena beltza izaten da, orban horiekin. Hel-
duen oskola baliteke 30cm-koa ere izatea. Azala iluna da, orban horiduna, eta ezkata gogorrez estalia. Oin palmatuak ditu, igeri egiteko ondo moldatuak, eta isats beltza.

NON EGOTEN DA?

Odol hotzekoak izanik, ur ertzean eguzkitan berotzen da, baina, arriskua sumatuz gero, azkar egiten du salto uretara. Ur geldoak eta ibai meandroak ditu bizileku, eta negua lokatz azpian igarotzen du, hibernatzen. Luze bizi da: baita 100 urte arte ere.

NOLA UGALTZEN DA?

Udaberri hasieran parekatzen dira ar-emeak, eta errunaldia ekain aldera izaten da: emeak 3-4cm-ko 3-18 arrautza zuri jartzen ditu, leku eguzkitsu eta babesturen batean egindako zulo batean. 10 aste inguru barru jaiotzen dira kumeak, eta korrika joaten dira uretara.

ZEIN DITU ETSAI?

Euskal Herrian arriskuan dagoen animalia da. Nafarroan, Araban eta Bizkaian populazio txikiak daude. Kalte handia eragiten diete beraien bizilekuak hondatzeak eta etxerako erositako dortokak beraien bizilekuetan askatzeak; horiek dituzte etsai nagusi.

ZER JATEN DU?

Elikagaia uretan zein lehorrean aurkitzen du. Orojalea den arren, batez ere intsektuak, harrak, zapaburuak, arrain txikiak, moluskuak eta sarraskia jaten ditu.

Testua: OƱatiko Natur Eskola

top