Amazonia, lurraren birika

Amazonia munduko oihanik handienetakoa da, eta Hego Amerikan dago, Amazonas ibaiaren inguruan. Amazonas munduan ur gehien daraman ibaia da, eta eztabaida handia dago zein den luzeena: Amazonas bera ala Nilo (Afrika).

Amazoniak herrialde askotako lurrak hartzen ditu: Brasil, Peru, Ekuador, Kolonbia… Eta hainbeste zuhaitz dituenez, Lurraren birika deitzen diote, zuhaitzek garbitzen baitute arnasten dugun airea.

Birika hori, ordea, gero eta txikiagoa da. Nazioarteko konpainia handiek egunero-egunero milaka zuhaitz botatzen dituzte, zura lortzeko eta mundu osoan saltzen diren nekazaritzako produktuak landatzeko.

Gainera, Amazonia suntsitzean, arriskuan jartzen dira hango biztanleen kulturak eta bizimodua. Herri batzuk jada galdu dira, baina beste batzuek oraindik eusten diete beren hizkuntzei eta ohiturei.

Amazonia beste inon ez dauden landare eta animalien bizilekua ere bada.

TESTUA: ANA GALARRAGA

top