Zer material dira onenak beroa xurgatzeko?

Energia da lana egiteko gaitasuna. Lana egitean, energia forma batetik bestera eraldatzen, edo aldatzen da. Iturri ugaritatik har daiteke energia; adibidez, Eguzkitik, oliotik eta gas naturaletik, baita haizetik eta mugimenduan dagoen uretatik ere. Atal honetan, gure bizimodua erosoago egiteko erabiltzen ditugun energia batzuk aztertuko dituzu. Energia mota bat beste mota batean nola eraldatu ikasiko duzu, eta ikusiko duzu energia ikusezinak nola «okertzen» duen ura eta lehertzen dituen puxikak.

MATERIALAK

  • Arkatz bat.
  • Paper zati bat.
  • Egun eguzkitsu batean egitekoa da esperimentu hau.

1

Egin marra bat goitik behera orriaren erdian, bi zutabe egiteko. Jarri «beroa» izena zutabe bati, eta «ez-beroa» besteari.

2

Begiratu zure ingurura, kanpora eta barrura.

3

Ukitu pixka batean eguzkitan egon diren objektu batzuk.

4

Idatzi objektuen izenak dagokien zutabean, bero dauden ala ez kontuan izanik.

5

Objektu batzuk ukitu ondoren, zehaztu zein alderdi komun dituzten eguzkitan berotu diren objektuek. Zer aurkitu duzu?

ZER GERTATZEN DA?

Objektu batek xurgatzen duen bero-erradiazioaren kantitatea objektuaren materialen araberakoa da. Objektu ilun eta gogorrak bero-xurgatzaile onak dira; adibidez, adreilu gogor eta marroia. Material argi eta leunek islatu egiten dute bero erradiazio gehiena; adibidez, autoko eserlekuko binilo zuriak. Objektu opaku eta beltz bat askoz beroago sentitzen da egun eguzkitsu batean, objektu distiratsu eta zuri bat baino. Zientzialariek informazio hori erabiltzen dute eguzki-energia aprobetxatzeko, eguzki energia biltzen eta transmititzen duten eguzki panelak eginez. Erabilera asko ditu eguzki energiak, besteak beste, kalkulagailua kargatzea eta etxea berotzea.

top