Urak zergatik osatzen ditu tantak?
URA
Lurraren gainazalaren zati handiena estaltzen duen likido kolorgea da ura. Ezinbestekoa da pertsona, animalia eta landare guztiontzat. Gure gorputzaren % 70 inguru ere ura da!
Propietate interesgarri ugari ditu urak, eta haiei buruz jardungo dugu atal honetan. Ikasiko duzu nola erauzi aireko ura, zer dela-eta flotatzen duten objektuek eta zergatik den izotza irristakorra.
MATERIALAK
- Plastikozko edalontzi garden bat.
- Iturriko ura.
- Koilara bat.
ZER EGIN?
1
Bete plastikozko edalontzia goraino iturriko urez.
2
Gehitu koilara bete ur aldi bakoitzean, baina ertzetatik urik atera gabe. Zer ikusten duzu edalontziari albotik begiratzean?
ZER GERTATZEN DA?
Edalontziari albotik begiratzean, tontorra ikusten da uraren gainean. Ura edalontziaren egituratik kanpora irten da, baina ez ertzetatik. Urari hala eusten dion indarrari gainazal-tentsio deritzo. Indar horren eraginez, ur-molekulek elkar erakartzen dute, eta elkartuta mantentzen dira. Ur gainean ibiltzen diren intsektuek uraren gainazal-tentsioa erabiltzen dute eusteko.